XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUN PUBLIKOA Osasunaren kontzeptua kontutan izanik, gizona inguruneari moldaketa moduan, osasun publikoa definitzean saiatuko gara.

Osasun publikoa, komunitate guztiko indar antolatuen bitartez, osasuna bizkor, zain, berreskura eta berrabiltzen duen zientzia eta artea da.

Definizio honen atal bakoitza azalduko dugu: 1.- Osasuna bizkortzea: pertsonak inguruneari hobeto moldatzeko behar dituen kapazitateak lortzeko medioak jartzen ditu.

2.- Osasuna oharteraztea edo prebenitzea, hots, mugak jartzea pertsona gaixo ez daiten.

3.- Osasuna berreskuratzea eta berrabiltzea, hots, eritasunak osatzea eta pertsonak inguruneari moldatzeko edo adaptatzeko behar diren medioak jartzea.

Berrabiltzea, fisiko, mental eta soziala izango da.

Eritasun eta pertsona bakoitzaren berrabiltzea desberdina da.

Gizarteak eritasunari buruz, nolako eritzia duen, horrela izango da berrabiltzea.

Adibidez: Tuberkuloso baten berreskuratzea eta berrabiltzea zaila izango da: - eritasunaren tratamendua oso luzea eta garestia da, kalte ekonomiko haundiz.

- Gizartearen iritzia eritasunari buruz ahula da.

- Gaixoa, bera ere, akonplexatua izaten da eritasunagatik.

OSASUN PUBLIKOAREN HELBURUAK 1.- HELBURU ESPEZIFIKOAK: 1a.- Osasuna bizkortzea: pertsonaren eta komunitatearen bilakaera fisiko, sozial eta mentala bultzatzen du.

Talde hontako ekintzak hauk dira:
- higiene pertsonala
- elikapenaren higienea
- Ama-haurren higienea
- Hortzetako higienea
- Higiene mentala
- Lan higienea.

1b.- Osasunaren oharteraztea edo prebentzioa: Ingurunearen arriskuak, elkar bizitzaren ondorioak eta eritasunaren gauza ezagunak kentzen saiatzean da:
- garbidura edo inguruneko faktoreen kontrola
- ura-iraitzearen kontrola
- intseptu, marraski eta animalien kontrola
- zaramaren kontrola.